sábado, 1 de agosto de 2009

Jadanik





Jadanik leihotik ez duzu ikusten,
bertsoak legundu balizu bihotza.
Aspaldi zirrararik ez duzula sentitzen,
haragi eta hezurretan barrena.
Noiztik lagunekin ez zarela mintzo
haiekin egunero oroitu arren, bihotza.

Arnastu, gaurko egunsenti berria.
Egia da izarrek argitzen dutela, zuretzat.

Ez etsi,baina arren egizu amets
oraino bizirik zaudela munduan.
Argazki zaharrak atera kutxatik,
goizero irri batez begiraiezu, laztana.

Arnastu, gaurko egunsenti berria.
Egia da izarrek argitzen dutela, zuretzat.

Mikel Urdangarin
Abestia: Jadanik
Diskua: Heldu artean

jueves, 28 de mayo de 2009

Irix nait

-7 Itxaropena

-7 Olatuz olatu

-7 Irudi biluztuak



Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean,
Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela.
Denboraz kartazala, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Ze leku gelditu zen bilatzeko
Errudunik ez zela ikusteko
Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.
Zergatik galdu ziren erantzunak
Nora egin zuten ihes...
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak.
Denboraz kartazala, ta ziur, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.

-7, Haizea




haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu,
eta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
zure irrifarra gogoan ezin ahaztu eta ezin ikutu
zergatik ez zauden nirekin,ezin dut jasan,ezin dut ulertu

milaka arrazoi
korrika hasti ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko

behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean

eta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
eta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara

-7 Ilargia










esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.

eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.

zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!

esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.