jueves, 28 de mayo de 2009
-7 Irudi biluztuak
Zergatik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Inoiz ikusi ditut ihesean irudi biluztuak jolasean,
Sinetsi eman nizun muxu bakoitza benetan zela.
Denboraz kartazala, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Ze leku gelditu zen bilatzeko
Errudunik ez zela ikusteko
Nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.
Zergatik galdu ziren erantzunak
Nora egin zuten ihes...
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak.
Denboraz kartazala, ta ziur, biok aldatu gara,
Non sartu zara?
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Ezin zaitut utzi gauean galtzeko, agur esateko.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen didazu begirada batez,
Babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut azken geltokiko iluntasunean,
Amets ezkutuen isiltasunean.
-7, Haizea
haizea bezala
eskuen artetik
ihes egiten duzu,
eta momentu baten
galduta bakarrik
hustuta uzten nauzu
behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
zure irrifarra gogoan ezin ahaztu eta ezin ikutu
zergatik ez zauden nirekin,ezin dut jasan,ezin dut ulertu
milaka arrazoi
korrika hasti ta
inoiz ez gelditzeko,
itxaropen hitzek
ez dute balio
zu berriz sentitzeko
behar dudanetan ezin naiz babestu zure besoetan
baina badakit hor zaudela izkutatuta nire bihotzean
eta agertzen zara
laboan kantu zaharretan
eta lapatzako olatu bortitzetan
ez zaitut inola berriz galdu nahi laztana
baina goizeko ilargia bezala
nigandik urruntzen zara
-7 Ilargia
esaiozu euriari berriz ez jauzteko,
esan bakardadeari gaur ez etortzeko.
eusten nauen soka zara eta itotzen nauena,
ametsak sortu zizkidana, galtzen dituena.
zuretzat ilargia lapurtuko nuke gauero,
eta zu itsu zaude bere argia ikusteko,
irribarrez, gero minez, eragin didazu negarra,
nire sua itzali da,
ez zara gaueko izar bakarra, ez zara!!
esan sentitzen dudana ez dela egia,
une baten sinesteko ez garen guztia.
Real Player Bideoak gordetzeko.
Erabili Real Player 11 (azken bertsioa) bideoak gordetzeko. Bideoko leihotxoaren gainean mesu bat agertzen da -save video as-. Horrela euskaraoke bideoteka bat lortuko duzue.
Real Player asken bertsioa ez baduzu klikatu hemen
Real Player asken bertsioa ez baduzu klikatu hemen
Gatibu - Alkondarie
Erdi lo hartu nindun
zure telefono deixek
ez dau inor etxien
eta, pasatu zaitez.
Geldi egon ezine
sartu eustan gorputzien
eta nerbioxo pareu
segundo bakarrien.
Ta prakak ezin sartu
helduko nazela berandu
ezin lotu alkondarie
eskilarak beherantz banoie.
Eskutik heldu ginen
eskuak sutan ziren
di-da gure artien
sartu zan rollotxue
portaleko atien
lehenengo kalentoie
igogailu barruen
fuera lotsa guztixek.
Ta prakak ezin kendu
ezin izango dot inoiz ahaztu
ezin kendu alkondarie
sofaren ganien etzunde.
Beldur barik
irrintzika
erropak etxien ziher botata
ta zu bilusik.
Zoro moduen
maitatu ginen
eta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen
jarri ginen
ta gozatzen heldu zan goiza.
Erdi lo hartu nindun
zure mutilaren deixek:
kotxie aparkatu dot
laster gorantza noie.
Ta prakak ezin sartu
ezin ixengo dot inoz ahaztu
ezin lotu alkondarie.
Eskilarak berantz banoie.
Agur esan barik
banoie, banoie.
Deitu nahi dozunien.
Eta zoro moduen
jarriko gara
ta probatu gendun estixen
musturrek sartunde.
Zoro moduen jarriko gara
ta gozatzen goiza helduko da
alkarreri lotuta.
Hona hemen karaokea. Klikatu bi bider youtuben ikusteko.
Gatibu - Urepel
Txoko txiki bat zara
edur artien
lotan zagoz lasaitasunien.
Zuri mendi partie
zuriz kaliek
etze bittartietan ipar haixie
Ixilik dago dana
ixilik plaza
ixilik urrunien
kanpatorrie.
Kanpoan hotz egiten deu
sutondoetan sartunde
kantu zaharren artien
joatzu bizixe,
Haixe hotza zara zu
ur hotz-hotza zara zu
ur hotzetan Urepel
ur hotzetan Urepel
Haize hotza zara zu
ur hotz-hotza zara zu
ur hotzetan Urepel
Arratsalde gorrixek
tximinixetan
arratsalde gorrixek
Behenaparroan
Beheko suek bistute
leixoetan edurre
ezkatzetan egurre
hau zure negue
Haixe hotza zara zu
ur hotz-hotza zara zu
ur hotzetan Urepel
ur hotzetan Urepel
Haixe hotza zara zu
ur hotz-hotza zara zu
ur hotzetan Urepel
ta zagozen lekuen
Udaberrixe
etorriko jatzu
eguzki azpixen
mile kolore
eguzki azpixen
bi mile kolore
Berdez mendixe
zuriz kaliek
gorriz bixotzak
Urepel
Txoko txiki bat zara
benetan maite zaitut
Haixe hotza zara zu
(...)
Haixe hotza zara zu
(...)
txoko txiki bat zara
txoko txiki bat zara
txoko txiki bat zara
benetan maite zaitut
lunes, 25 de mayo de 2009
miércoles, 20 de mayo de 2009
Suscribirse a:
Entradas (Atom)